BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari Iñork zauriren bat egitean, laxter zuen deia. Le– nengo, zauria ondo aztertu. - Zerekin egin dezu ori? -galdetuko zion. Kristal batekin. Garbia al zan? Baratzan ari naizela egin baidet, lokatz pixar bat bazeukan noski. - Eta odolik ixuri al dezu? - Bai, ta asko xamar. - Ori ona da zauria egin berrian. Zikinkeriak berekin eramaten baiditu. Beartuta bederenik, odol pixar bat ateratzeak ez dio iñori kalterik egingo. Txeetasun auek guziak jakin arte, etzan ezertan asiko. Ondoren, egingo zuen bere enplastoa: tipula, baratxuria, pasmo belarra eta abar. Baita kristal txi– kitua ere zenbait zaurirentzat. Baiña tipula ta oiek geienetan jarriko zituen bere enplastoan. Baserritarrak nekez joango ziran benetako senda– gille batengana. Jakiña, etzituen denak sendatuko. Alare, jendeak bazeukan konfiantza. Eske aundia zuen. Erriz kanpora ere izaten zituen deiak. Eta sen– dagilleak etsita utzitakoetan ere bai, askotan deituko zuten. Orregatik, bat bakarrik etzan, onek bezela Onda– rrabi ezagutzen zuenik. Erri artako barrutiak ere, urtean bost edo sei aldiz aztarrikatuko zituen belar sendagaien billa. Subegorrien ozkadak ere sendatzen bai ornen ze– kiela. Kredoa atzekoz aurrera esan ta gero, bei kaka– rekin lotu. Au, aztikeria ezik, sorginkeria ere izango litzake. Baiña nik ala daukat entzuna. Ez dakit egia dan. 10
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz