BCCCAP00000000000000000001790
UR TANTOAK ARIAN-ARIAN ARRIA TXULATU Anttoni, amona, zai zegoen, urduri xamar, bere gizona-ta noiz etorriko, nolako berriak zekarzkiten jakiteko. Noizbait biak aldapak gora zetozela ikusi zituenean, atsegiñez alako asperen luze bat egin zuen. Igerri baizion alai zetozela. -Auzia galdua izateko, kontentuegi zetozek. Baiña naigabe pixar bat bazeukan berekin: alare, galtzaillea etxekoa izango zala. Iritxi ziranean, emaztearen begietan irakurri zuen gizonak andrearen urduritasuna eta zer gertatu ote zan jakin naia. -Bai, Anttoni, bai. Zure begietako galderan laster antz eman diot etzaudela lasai. Ez, bada, arritu, gure arazoa guk uste baiño obeto bukatu zaigu ta. Josetxo eskubide osoekin emen geratuko da. Etxe ontan guk bestek ez dauka zer ikusirik, epai ori eman du juezak eta. Prudentxiok berak auzitara deitu ta galdu baidu, orko ordain bearrak ere bere bizkar joango zaizkio. -Bejondeizuela! Ez nuen besterik jakin nai. Bai: ña gure semea, len asarre bazegoen, orain gozoa ge– ratuko zan. 99
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz