BCCCAP00000000000000000001790
EGOSKORKERIA Josetxok bere ama, anai ta koiñatari eman zien aitonaren baietz sutsuaren berri; aiton-amonak biak esna ametsetan utzita etorri zala, eta lenbailen aiekin bizitzera joatea nai lutekela. -Aitak ontzat artzen duen galdetzeko esan dit, arazo orí pake-pakean erabakitzeko. Oraindik ez de– tala arekin itzegin, baiña ama ta beste etxeko denak nerekin daudela erantzun diot. «Orduan dena buka– tua zegok» esan dit. «Amaren baietzak indar aundia zeukak; eta beste etxekoak arekin badaude, oraindik aundiagoa. Lanik gabe arkitzea ez txikiagoa. Eme– zortzi urte gaiñean dituk». Lenbailen ni ara joateko– tan, ortan geratu gera. Amak ala erantzun zion: -Gaur bazkaritan itzegingo diagu aitarekin. -Nik eskatu bear al diot? -galdetu zuen semeak. -Orí utzi nere esku. Ik ixil-ixilik egotea aski dek. Guk egingo diagu dena. Zerbait galdetzen bazaik, ari erantzun. Besterik ez. Bazkal ordua etorri zanean, eta denak maiaren ingurura bildu, ama, zekien bezela, goxo-goxo asi zan izketan. 85
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz