BCCCAP00000000000000000001790
keroz, zerbaiten bearra bazeukagu. Ezker-eskubi bes• terik bai al zebillek? Baserrian ez dago olako beldurrik. Kaletik gure etxera datozen umeak, arritu ta zoraturik geratzen di– ra, an daukaten askatasunarekin. Nik ere, bada, nere urterik onenak baserrian iga– ro nituen. Bizi bearrak, etxea batentzat baída, bota giñuen ortik. Baiña ez maite ez genduelako. Urtearen buruan tarteka bisitatxo bat egiten diot, nere urterik onenak igarotako baserriari. Bereala, zi– ne batean bezela, nere burutik badoaz orko oroitz goxoak. Baita mikatzak ere. Joandako guraso maiteak ziguten maitasunak etzeukan neurririk. Aiek bai, nekearen beldurrik ga– be, fameli on bat azitzeko asmoan ezkondu zirala. Ez gaur bezela. Batzuek ez dute seme-alabarik eduki nai; aragiaren atsegiña besterik ez. Beste askok, be– rriz, bat edo bitik gora ez beiñepein. Gu, berriz, be– deratzi anai giñan. Gure gurasoentzat, askoz bizimo– du errezagoa izango zan birekin edo irurekin. Baiña kristauak ziran eta Jainkoak ematen zizkien guziak zetozen mundura. Baserrian jaio ta azi dan batentzat, aien ondoan igarotako gaztaroa ezin liteke aztu. Etxera egiten detan bisita oietan, len esan detanez, dana datorkit gogora. Goizean goiz jeikiko zan ama, sua piztu ta ka– pesnea berotzeko. Bereala azalduko zan aita ukuillu– ko lanak egitera, beiak luzetetsirik marruka asi baiño len. Gu jeiki alean, amak, banaka-banaka muxu bana emanez, berak zekien bezela jarria, emango zion ba– koitzari bere katillukada. Gero, sukaldean jarraituko zuen. Gu lasterka aterako giñan kanpora. Ordurako aitak astoa atarían zeukan, mokadu bat aurrean jarri– rik. Saskia lotu ta zamatu bitartean jango zuen ura. Ordurako ama, dotoreago jantzia, aterako zan atarira. Ume txiki guziei muxutxo bana berriro emanik, joango zan, astoa aske aurrera botata. Onek etzuen 8
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz