BCCCAP00000000000000000001790
Alabak ere egiten zizkion bere bisitak. Esker gaiztokoa ez bazan beiñepein, beartua zegoen. Bai bere ezerezetik lagundu ere. -¿Qué tal está usted, papá? -galdetuko zion, oían zegoen lekura joan ta musu bat emanik. Eta be– netakoa gaiñera, merezi zuen ta. Senarrari lana billa– tu ziolako, zorionekoak ziran orain. -Ementxe gauden, sendagilleak jeikitzeko noiz aginduko digun zai. -Tiene usted buen aspecto, papá. -Ez den batere gezurrik esaten. Neronek igertzen zionat gero ta lasaiago nagoela. Apetitu obea zeuka– nat gaiñera. -Me alegro mucho, porque todavía usted es jo– ven. -Bai; irurogei ta bost urte. Ori al den gazte iza– tea? -Hoy en día sí, papá. -Eta bitartean ez al digun esku bat bederen luza- tuko? Ama gaixoa txutik eziñean zebillen. -No lo necesita. Hace poco ha subido Martina. -Eskerrik asko, alaba, eman didanen berri on orrengatik. Baneukanen orren itxaropena. Ire sena– rrak ere asko laguntzen. zigun. -Gracias, papá. Cacereño, pero mi marido es fi– no. -Bai orixe. Ez niñan olakoa aterako zanik uste. Baiña «motela dek auen maitasuna» -zion bere– kiko aitak. Alare, len esan bezela, emaztearen eziñak asko arindu ziran, berak uste zuen erraiña azaldu zitzaio– nean. -Ama -ala deitzen zion-, ni arratsaldeko ordu– bietatik zortzirak arte emen izango nauzu, eta ordu oietan ar zazu atseden. Bestela, gaixotu egingo zera– te. Gaitz onek ez baitu zaindu bear aundirik. 63
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz