BCCCAP00000000000000000001790

Egun batean topatu nuen atari ondoan bakar, izan genduen modua ere itz bi egiteko alkar. «Kalean ez al dago berdurik?» esan nion. Berak zakar erantzun zidan: «Sí, papá, pero allí todo hay que pagar». Alabak askotan entzun zion ori aitari kantatzen, baiña ajola gutxi ari. -Zuk nai dezun aiña kanta zazu, baiña utzi neri bear dedana eramaten. Amarekin ondo konpontzen baizan. Astean iru bat aldiz etorriko zan, tente-tente go– rakoan, anka punten gaiñean baletor bezela; ta, bee– rakoan, saskitxoaren aldera okertua. -Orain ere bazeramak bere zama gure pintarrak -zioten auzoak. Baiña aitari benetako naigabe ematen zion, bere alaba artara ikusita. Aur egiteko aurrera xamartua zegoela zirudien, eta aren ixtilluak bizimodua atera– tzeko ! Topo egin zuen batean, ala esan zion: -Zerbait pentsatu bearra daukan, Pilar. Bestela ere burua galduko den. -¿Qué quiere usted que haga, papá? -Esaion senarrari nik badedala arentzat lana. Ja- kiña, arrobian ondo irabaziko din, langille billa zebi– llen nagusia ta. -Gracias, papá. Algo necesitamos. Ya se lo diré. Bi ordu baiño len etxean zuten kazereñoa. Joxek eraman zuen nagusiarengana eta begikoa izan zi– tzaion. Gizon sendoa eta indartsu itxurakoa. Biak ge– ratu ziran konfonne. Etxerakoan, atagiarrebaren etxean bazkaldu zuen. Amak-eta zerbait bazekiten erderaz eta ala galdetu zioten: 54

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz