BCCCAP00000000000000000001790

-Eta zu ere, Anttoni. Agian aulenari erasoko dio. -Baliteke ori ere, berarentzat ez naizenean beste- rentzat ez nadin izan. -Orixe esan zidan, bada, neri. Bere zemaia bete zuen, baiña ez mutil edo neska– ri erasota. Beren interesetan egin zien azio kaskar bana. Arrats batean, neskaren etxekoei arto-zelai bat moztu zien ondo-ondotik. Andik egun batzuetara, in– guru xamarreko baserritar bat etorri zan Joxeren etxera. Auek aren baserri ondoan bai-baizuten belar– -soro eder bat. -Ango zuen bi metak bart erre .dizkitek -esan zien. -Aiek bakarrak? -Nik dakidala, ez dute beste aziorik egin. -Oraintxe ederki utzi gaituzte negu lasai bat pa- satzeko. Eta ez dezute iñor ikusi? Arratsean eginda– ko lana noski. -Illargitan iges egiten bai. Baiña nor izan ziteken ez. -Nik lepoa jokatuko nuke, bada, nor dan asmatu baietz. -Esan zazu, eta etzaio barkatu bear. -Iñondik ere Bordatxoko Santi, nere semeari ze- mai egin zion ta. -Ondo dago. Ni, bear dan lekura parte emate– ra noa. Arto-zelaia ebakitzea ere orduan orren lana da. Au somatena zan. Bazeukan bere agintea gure goiko zapaltzailleekin. Bai artu-eman bero xamarrak ere. Arratsalde artan bertan eraman zuten guardiazibi– llak lotuta. Ikusitakoak ziotenez, bizkarrekoak ema– nez. Orduan zillegi ornen zan noski zigortzea. Etzuen espetxean denbora asko igaro. Egindako 34

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz