BCCCAP00000000000000000001790
errez utziko detala uste al dek? Neska ez bada atze– ratzen, nik jarraituko zioat, eta eskeleto batek ez diz– kit gero nere muturrak autsiko. Eta txamarra bide-bazterrean utziz: -Ator, gauza baaiz, onera! -oiu egin zion Joxek. Mutil sendo ura aurrean ikusirik, aren beso-zuz- tarrei begira, etzan urrats bat ere aurrera ematera au– sartu. Bai-baizekien arek etzuela ikusteko ere. Baiña bera atera zan eta etzuen atzerarik egingo. Patrikan zeraman laban txorrotx bat artu zuen eskuan. -Ni il da ere burua garbitu nai al uke-edo? Ez al aiz begi luze izango ! -Ori laster ikusiko diagu. -Espak orrenbesteraiño itxutu al aute? Etzuen noski iltzeko asmorik izango, baiña era– sotzera zijoakion. -Motell, laban txar orrek, ire esku aul oietan, ez niok batere beldurtzen. Orri gogor egingo dion arma ugari bazegok emen. Bidetik iru edo lau arri artu zituen eta tira zion bat, baiña ez jotzera. Belarri ondotik burrundara ze– ramala pasa zitzaion. -Aldegin zak antxintxika nere aurretik, bestela urrengoak ire mutur zorrotz ori zapalduko dik eta. Labana patrikan sartu ta «au ez dek ortara gera– tuko» esanta, etxerako bidea artu zuen, bere kasa marmarrean. -Ez uan asko galduko, nere aurrera ez baintzan azaldu -esan zion Joxek. Mutil zaarraren desapioak urduri utzi zuen Joxe. Etsai txikirik ez dala bazekien ondo. Kontatu zion neskari gertatua eta egin zion zemaia. -Ai, Joxe! Kontuz! Ez gero orrekin geiegi piatu. Jenio kaskarrekoa da ori. 33
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz