BCCCAP00000000000000000001790

-Iri muturrak autsi. Asmo orrekin natorrek. -Alajainkia! Ezagutzen ere ez aut eta itzetik or- tzera zemaika al ator? -Nerea bear luken norbait ezagutzen dek, bada, ondo. -Zenbatean erosi dek? Nik txuxen jokatu dit. Etzioat iñori txarrik egin. -Neri egin didak, bada. -Zer dala ta? -Anttoni nerea dek, eta utziok neska orri pakean. -Ezkondu al intzan, bada? -Ez. Baiña asmo orrekin nenbilleken. -Eta itz emanak al zerate? -Ez da ori ere. -Orduan nolaz dek irea? Aske-askea zegoken Anttoni, neri itz eman arte. -Berriro esaten <lit neskatxa ori nerea dala. -Berriro galdetzen dit: zenbatean erosi uan? -Maitasunez erosia zeukat nik ori. -Eta seguru al ago arek maite auala? -Ori etzekit. Baiña bai nik maite detala. -Ori ez dek aski. Arek maite auan itxura aundi- rik etzegok or. Gure atzetik abillela oartu nintzanean, lenago artu-emanen batzuk izan al zenituzten galdetu nionean, onela erantzun zidaken neskak: urtea baiño geiago zala atzetik asi intzala, baiña etzendutela oraindik elkarrekin itzegin. -Utziok neska orri pakean. Bestela bertan autsi– ko dizkit mutur oiek. -Alazankoa! Billatzen ainbeste kosta ta gero uz– teko, ez aiz egitan ariko ! -Ez niñun bestela ire bidera aterako. -Eta i bidera kargu artzera atera aizelako, orren 32

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz