BCCCAP00000000000000000001790

AARI-JOKOA Ezkondu baiño len elkar zerbait geiago ezagutu gabe etzuten, bada, aldarera igo nai. Betiko gurutze– tu bear zutenak bakoitzaren griñen berri ikasi, al ba– zan, aldez aurretik. Ostegunean, bada, gure bikotea erromerira atera zan, ez oso urrutira, Astigarragako Santiago-mendi– ra, goizetik. Ango jaiak ziran eta meza entzutera an– go ermitatxoan. Arratsaldean ere beste norabait egin– go zuten beste txangoren bat. Len.neska baten aurrean mutillari mingaiña totel– du egiten bazitzaion ere, orain ura aldamenean zeu– kalako etzeukan alakorik. Baiña biak oartu ziran atzetik orpoz orpo zetor– kiela neskaren auzoko beste mutil zaar bat. Baiña or– duan etzuten aintzat artu. Ura ere Santiago-mendiko ermitara joango zala meza entzutera; eta, bide bere– tik zijoazen ezkero, etzan arritzekoa berei jarraiz etortzea. Ango meza asi bitarte etzuten bistatik gal– du. Erten ziranean, Astigarragako mutil bat ari zan txistua jotzen. Baiña dantzarako doiñurik ez det uste. Ala jo balu ere, gure uxapalak etziran asiko. Muti– llak beiñepein etzuen artarako egokierarik eduki. 29

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz