BCCCAP00000000000000000001790

Jainkoan geratuko dala, eta gure_ animak ere em~ndik besterako txangoa Jainkoan egmgo duela. Bahteke tarte ortan tunel motx illunen bat izatea, emen illun– du ta bestean argitu bitartean. Baiña andik arrigarriz– ko argitasunera aterako gerala, eta geiago illunduko etzaiguna. Donostiko Kontxan, estropada egunean, beti itxu izan <lana bat-batean argituko balitz bezela– ko zarraztada egingo zaigu tunel txiki orí igarotzean. Olako aldea <lago munduko edertasunetik gero izan– go degunera. -Arraioa! Baiña, Anttoni! Ez erriko bikarioak ere olako sermoirik. Etzaitut egundo orrela itzegiten na– baitu. Non ikasi dituzu oiek guziak? -Gogo-jardunetan. -A, bai! Zu zalea ziñan. Ni ez, ordea. Olaxe ariko ziran aiton-amonak, geldi-geldi, bere ondoan exerita, txintxo asko ekarriz emazteak eska– tzen ziona. Benetan gaizkitu zan eta billoba txikiak eskatu zituen. Aiei azkeneko musu bana emanez, eta ingu– ruan zeuzkan guziei «laster arte» agur egiñez, gorpu– tza daldaratu ondoren, burua bular gaiñera erori zi– tzaion. Betiko loak artu zuen Anttoni amonatxoa, be– rak sinistu bezela, tunel txiki ura igaro ta betiko zo– rion argitsuan esnatzeko. Aitona, serio ta triste, azken musua eman ta atera zan andik. Igandero, lore xorta bat eskuan, goizean berak bilduak, bere emazte zanaren illobira joateko oitura zuen. Arlos otzaren gaiñean, musu bat eman ta lore xaarrak kenduz, berriak jarriko zizkion, aita gure bat errezatuta. -Laster arte, Anttoni -esan ta geldi-geldi igoko zan illuntzerako baserrira. Igande batean, Josetxoren amarekin topo egin zuen. -Zer dezu, txundituta mendi aldera begira? 211

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz