BCCCAP00000000000000000001790
-Ama, zergatik egiten dezu negar? -galdetu zio– ten. -Oraintxe benetan sinisten baidet iltzera noala. Bestela, zuek denak hatera etziñaten sekula zuen ama ikustera etorriko. Ango garbitasunak Joanitak egingo zituen. Baiña zaindu ta serbitu aitonak. Elkar-izketa luze ta goxoak edukitzen zituzten. -Oroitzen al zera, Anttoni, txarrantxak arrapatu ta galtz-ipurdiak autsi zizkidan goiz zorioneko ura artaz? -A, ja, jai! -algara goxoa egin zuen Anttonik-. Bai, Joxe. Ondo alare. Jainkoak bidean jartzen diz– kigun sareak dira oiek. Eta geroztik ez al gera zorio– nekoak izan? -Naiago nuke oraindik geiago iraungo balu. -Zertarako? Biok ez al gaude, bada, ondo el- duak? -Ez genduke erori nai, baiña egia da zuk diozun ori ere. Lasai al zaude, etorrerik ez duen betiko urrats ori emateko? -Pekatu gabeak ez gera gu ere, Joxe. Baiña nor naiz ni neregatik bizia eman duen Jainko baten erru– kian ez itxaroteko? Benetako arrokeria izango litza– ke. Nere lan txar edo onekin, zer kendu edo eman nezaioke nik Jainkoari? Ezta ezertxo ere. Galtzen di– ranak beren borondate txarragatik galduko dira. Bes– te gaiñerakoak Jainkoaren errukiak salbatuko ditu. -Bai pentsamentu zoragarria dala orí, gure bizi– tzan txirristadak izan ditugunontzat. Ura, neurri ga– beko errukitsua. Gu, berriz, aren ondoan gixaixo ba– tzuk. Baiña benetan maite gaituela eta gure eziña ederki ulertzen duena. -Bai, Joxe. Orí ala da. Jesuita jakintsu batí -ala zala uste det- entzuna daukat, urean ogia zopa egiña bezela gaudela gu ere Jainkoaz aseta. Eriotzean ere ez gerala arengandik bereziko. Gorputza ere illa 210
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz