BCCCAP00000000000000000001790
Amonak etzeukan ezeren gaitzik. Zaar miña. Ori– xe eta nekatua. Urte luzeetan kilometro geiegi igaro ta errea zegoen, eta biotzak noizbait geratu egin bear, berebil baten motorraren gisa. -Ia begirik itxi gabe -erantzungo zion-. Baiña nekerik ez daukat, izan ere egun guzian lo kuluxkaka ari naiz ta. Zu, berriz, Joxe, negarrez. -Nola antz ematen diozu? -Zure malkoak arpegia busti baididate. -Izan ere, ainbeste urtean elkarrekin ain ando bi- zi izan geranok, eta gaur dagoen giroarekin baratzan barrena urrats batzuk ezin emana... -Lasaitu zaite. Ez gera luzaroan berex biziko. -Ezer ere artu nai al zenduke? -Baso erdi bat ur presko ekarriko bazenida... Ixil-ixilik, txintxo-txintxo egingo zuen emaztea– ren agindua. Anttonik, txurrupaka, al zuen bezela, edan ondoren: -Eskerrik asko, Joxe. Onuzkero ez dizkidazu as– ko ekarriko. -Okerrago al zaude, bada? -Badakizu zaarron martxa nolakoa dan: polliki- -polliki beti beera. Sarreran bezela, erteeran beste musu bat emango zion; ta, bakarrik utzirik, kanpora joango zan. Egun– sentiro orrela jardungo zuten biak. Sendagilleak elizakoak ekartzeko aolkua eman zien: oraindik burua argi zeukan bitarte obea zala, joango etzitzaion lo zorroren bat arrapatzeko arraix– kuan zegoela ta. Abisua biali zien aitonak bere seme-alabei. Inje– nieroa ere etorri berria zan. Batzuk amar bat urtean gutxieneko ikusi gabeak zituen. Denak hatera bere aurrean azaldu ziranean, banaka-banak:a denei arpe– gira begiratuz ezin ezagutu balitu bezela, negarrari eman zion gaixoak. 209
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz