BCCCAP00000000000000000001790

Antonion ziran. Ezkongaiak baiño zoriontsuagoak zi– ran noski aiton-amonak. Azkenean, beren neke ta eziñak mundu ontan ere bazuten beren saria. Bea– rrezkoak bakarrak aukeratu zituzten; ez kastu beldu– rrak. Joxek gertakari ori ospatzeko jarriko zukean bere burua ere. Baiña aitonaren oroitza bizirik ze– goen oraindik. Aren opariari esker ezkonduko ziran orain bi gazteak, eta etzioten ots ta apaindura geiegi– rik eman. Eztaietan aren utsuna norbaitek nabaituko zuen. Etzuten, bada, zarata eta iskanbilla geiegirik atera. An ezkondu ta, eztai ondore bezela egun batzuk atzera-aurrera igarota, bereala etorri ziran, aiton– -amonak ematen zieten baserrira, fameli bat azitzeko bizimodu garratzera. Josetxok agindu bezela, Joanitak txopertza ikasia zeukan. Berdin berebillari etekiñik geiena berak ate– rako zion, eguneroko joan-etorrian. Eztai ondorea bukatu ta urrengo egunetik eraso zion kalerako mar– txari. Aldaketarik gabeko lan aspergarria burutzeko, bai biotz zabal ta etengabeko maitasuna bearko zute– la ezkonberri ziran gazte batzuek. Etorriko zaizkie zailtasunak. Etxeko arazo guzietan hatera etortzen ez da erreza izango. Neurtu al dituzte ondo? Aiton-amonen baserrian, bada, jarri zuten beren martxa, aurrerapen guziekin. Joxek bere diruak ortan urtuko zituen noski. Illebeteak igaro aiñean, laurak anka gorri baten itxaropenetan zeuden. Ori ere bere garaian azaldu zan, mutilla bera. Jainkoak beren otoitzak entzun zi– tuen. Beren nekeak bedeinkatu ere bai. Etziran asa– rre. Amonak, besoetan artu ta musu bat emanik, ala ornen zion: -Urteetan aurtxo baten zai dauden senar-emazte batzuei bat jaiotzean artzen duten aiñako atsegiña ematen didak, aurtxo kutuna. Lenago etorri izan 206

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz