BCCCAP00000000000000000001790
-Ori ala da. Guk beiñepein ez degu ondo buka– tua ikusiko -zioten zaarrak. -Ni beintzat aula nago onera beste txango bat egiteko -amonak. -Nola, olako biaje atsegiña egin ondoren? -eran– tzun zion neskak. -Etxetik erteeran uste nuen baiño goxoagoa. Es– kerrak zuri, Joanita; eta, jakiña, gure txoper berriari. Ez dio, lengoak bezela, eragin ta dantzarik eman be– rebillari. Bejondeikala, motell! -Guk biotz-biotzez eskertuko genizuke, beste bat egitera ausartuko baziña -erantzun zioten bi gazteak. Aitonak laster ulertu zuen aien eskaria nora zi– joan. -Illebete gutxiko epea bada, nik baietz uste, An– ttoni, gaur denetan lasaiena noski zerori etorri zera ta -eskatu zion. -Illebete ta erdi besterik ez. Egun ale oietan ez dezu noski olako erorikadarik egingo. Aitonak esan dizun bezela, ia ondoen zerori etorri zera ta -eran– tzun zion Joanitak. -Ondo dago. Al badet beiñepein, etorriko naiz, eziñetik indarrak aterata bederen. Egun ori ez nuke galdu nai, olako txoperrarekin gaiñera. -Emen nai genduke ezkondu, San Antonioren aurrean, Josetxok eta nik ala erabaki degu ta. -Bejondeizuela! Gure aldeko asko ezkontzen di– ra emen, eta gu ere ala egin giñan. Ez dira oraintxe– -oraintxeko kontuak. Geroztik urtero bisita labur bat onera egiteko naiko aitzakia. Gauza banaiz, kontatu nerekin. Ainbeste ixtillu igaro ta gero, ez nuke gerta– kari zoragarri ori galdu nai, aurten bada beiñepein. -Guk nai bezela arazo au badijoa, urriaren 4-ean. Len ere esan dizugu. -Gaurko ontan oso ondo ibilli naiz. Esandako egunean, bada, berriro Urkiolako San 205
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz