BCCCAP00000000000000000001790
Len esan dedanez, eguraldi goxoa egokitu zi– tzaien gaiñera, eta bikaiña igaro zuten. Bai zaarrak ere ando erantzun. Aruntzean gazteak ibili ziran oke– rrena. Oraindik ando oitu gabeak. Bertara iritxi zira– nean, amonarentzat naigabe txiki bat: meza emalerik etzutela arkitu, berandu samar iritxi ziran ta. -San Antonioren egunean etorri bagiña. .. -zion amonak. -San Antonio egunean, gure asmoak betetzeko gaizki ibiliko giñan -Josetxok. -Nolako asmoak dituzute, bada? -Anttonik. -Egon lasai. Bere orduan ikasiko dezute. -Onda etorri al zera? -galdetu zion Joanitak amonari. -Bai; oso ando, zuk emandako pastilla orri eske– rrak. Amonak mezaren batzuk enkargatu zituen. Zaa– rrak elkarren ondoan eguzkitan gelditu ziran, moka– du bana artu ondoren. Gazteak, bazterrak ikusiz, mendi aldera artu zuten. Baiña Urkiolak bere ikus– garririk onenak basoak ditu. Garaiz bildu ziran, eta bazkariaren aurretik gure gazteak San Antonioren aurrean beren ziña egin zuten. Eguna aukeratu ere bai. Eta, ondoren, lauren artean pake-pakean bazkari eder bat. -Mendi au zer moduzkoa iruditzen zaizue? -gal– detu zien aitonak. -Zoragarria -zioten gazteak-, udarako beiñepein. Negurako gogor samarra izango da. Baiña alde ede– rra dauka ipurditik arpegira. Zoritxarrez, eliza ez da– ga bukatua. Bizkaian ez al da orrenbeste diru? Or– duan bai benetan dotorea geldituko litzakela. -Bai. Probintzia aberatsa da au. Badakizute, or– dea, zenbat milloi bearko liraken ori ando bukatze– ko? -Egia. Alare merezi luke. Jendeak eraspen aun– dia ornen dio San Antoniori. 204
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz