BCCCAP00000000000000000001790
BI TXANGO TA EZKONTZA Aiton-amonak zoraturik artu zuten berri ori. Gu– rasoak berdin. Azkenean bidean zuten ainbeste aipa– tutako ezkontza. Etxeko lanak lasai utzita joateko esan zien kaze– reñoak. Bear-bearreko lanak egingo zituela arek, ber– din egun ori jai zuela eta. Larunbat goizean, bada, zortzirak inguruan atera ziran aitonak ekarritako berebil berrian, Josetxo txo– per zutela. Goxoa zijoan au. Zaarrak elkarrekin atzean. Besteak, berriz, aurrean. -Zuk, Joanita, al dezun guzia ikusi. Baiña neri gutxi itzegin, lauron bizia nere eskuetan daramat eta. Abiarako artu zituzten neskak ekarritako txora– bioaren kontrako pastilla batzuk. Artzaillea zuten sendagille batek eman zizkiola. Txango goxo bat egiteko bearrezkoak izango zituztela. Txoria baiño alaiago atera ziran etxetik laurak, biziro baikorrak. Alderdi txarrik etzioten ikusten egunari. Oskarbi ta zoragarria zuten gaiñera. Amonak zionez, berak ura izango zuela azkene– ko txangoa. Baiña etzuen asmatu. Oraindik beste bat egin bearko zuen, eta beretzat alaienetako bat, aspal– diko ametsak beteko ziran eguna ura zan ta. 203
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz