BCCCAP00000000000000000001790
sun oiek? Beste zerbait badakartzu bum ortan. Esan nai ta nola esan jakin ez. -Guk ere irugarren billera egin bear degula. -Egunero bi ez al ditugu egiten? -Baiña oraingo au garrantzi aundikoa da; eta egin dituzten guzien gaiñetik, onek bakarrik balioko du. -Ari zera, nekez bederen, polliki-polliki bidea garbitzen. Oraingo onek zer berezirik dakar? -Gure zaarrak alegiñetan ari dira; eta, gu ez ba– gera konpontzen, Errusi ta Norte-Amerikako lenda– kariak ere alperrik etorriko <lira. Gu biok bakarrik egin bear degun antolaketa da au. -Nolako antolaketa izan liteke, bada? Illebeteak ziran gure bi uxapalak ezkontzeko as– moak artu zituztela. Alare, olaxe ariko ziran pake– -pakean, elkarri adarra jotzen. Baiña aitonaren erio– tzak zerbait atzeratu zituen beren asmoak. -Eme belarri ori, Joanita. Badijoa lenengo berria: ogei urte bete ta nere bizia aurrera dijoala. -Eta orrekin zer? Nik ere ez ditut urruti. -Bai. Badakit ni baiño gazteago zerala. -Ori al zenduen ezin kontatutako berria? -Nai ta nai ezkoa, Joanita. Eragozpen bat zegoen tartean: soldaduska. -Barkatu, Josetxo. Ez nintzan ortaz oroitzen ere. -Zu aske zeunden, baiña ez ni. Traba orí ere iga- ro da, bada. Bestela, tristea izango zan ezkondu or– duko zu etxean bakarrik utzi ta joan bearra, agian Afrika aldera. Konturatzen al zera? -Arrazoi osoa dezu. Gaizki epaitu zaitugu. Eta nola geratu zera? -Ez zuk bakarrak. Baita zure guraso ta aiton- -amonak ere. Baiña ni lotsati samarra banaiz ere, ez zuek uste zenduten bezelakoa. Orain bide guziak eta ateak zabalik dauzkat. Aitonak askatu nau. 200
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz