BCCCAP00000000000000000001790

-Garrantzi aundiko urratsa dek ori, ta ondo pen– tsatuta eman bear dana. Gurea olakoxea dek. Orain– dik gazteak dituk. Nork zekik oien buruan nolako ametsak dabiltzan? -Elkar ezagutzeko denborarik izan al ditek? -Ezkontzari iges egiteko asmorik ez, beiñepein. Aren izketako moduak ala zirudik. -Ez al dik ama nola dabillen ikusten? -Urrikalduta lan askotan lagundu ere bai. Baiña, ondo laguntzezkeroz, emakume gazte bat bear likek. Laster ezkontzen bada, amonarekiko maitasunak era– ginda izango da. Askotan esaten zidak: «Amona gaizki dabil ta laguntzera joan bear det». Nik zirika– tzen dit orduan: «Ori ire esku zegok, motell». «Bai; badakit eta badaukat begiz joa. Baiña ez <lago aske» esaten zidaken len. Orain, ordea, etzeukatek eragoz– penik. -Ingurukoa al dik ori? -Auzorik urbillenekoa. -Zalantzarik gabe, Joanita dek orduan ori. -Bai. Berak ere bein baiño geiagotan aitortu zi- dak: «Auzoko neskatxa ori bai langille ta zerbitzaria dala». «Orain, aske dagoen ontan, ez aiokela joaten utzi». -Nere aitak bere biziarekin salbatu zin kakatsu aren gorrototik, eta oiek elkarganatu bear dizkiagu. Aitonak billobari eta aitak alabari esatekotan gel– ditu ziran. Etxean, berriz, amonak eta amak egin zuten biga– rren billera. Anttoniren etxean bazirudien errege ta erregiñak aukeratzen ari zirala, errietako ministroak bezela. Auzokoak bazekien Joxe Amezketara joana zala. Billera luze samarra, beren senarrak bezela. Baz– ter geienak astindu zituzten. An ere, ordea, beren el– kar-izketaren ardatza bi gazteak izan ziran. 197

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz