BCCCAP00000000000000000001790
dioken bezela, etxeko martxa ere norbaitek eraman bear. -Amona ibiliko dek lanarekin gaizki samar? -Bai. Estuegi noski. Ez dek emakume motela izan, baiña betikorik ez gaituk iñor. Etxe aundia dek eta zaar batentzat geiegia, dena garbi edukitzen eta beste gaiñerakoak geigarri. Azkeneko urte auetan beerako aundia egin dik. Gazte bat bear likek orrék, etxe ori garbitu ta lanak arintzeko. -Eta Josetxok zer egiten dik, andre koxkor bat etxera ekarri gabe? Etzeukak, bada, adin txarra. -Etzegok makala, ez. Baiña lotsatia, gu bezela. Zaartuta baiño obe likek orain. Berrogei ta amar ur– tetarako famelia azia. Orain oartzen nauk gure gura– soen larriaz ere, gu ezin ezkondu arazirik. Gu gau– den egoeran zeudeken aiek ere. Nik bazekit Josetxo eta Joanita ezkonduko dirala. Elkar ikusten duten gu– zietan, ezin berezirik ibiltzen dituk. Guk, ordea, orain nai. -Gurean bazegok bat pozik joango litzakena, neska gazte bikaiña. Ik arestian aipatu dekan Joanita alegia, Jainkoaren milagroz bizirik geratua. Etxean etzeukak lekurik, eta ez genikek nai beste olako ba– tekin astea. -Ezagutzen diagu, bai, ondo Joanita, ainbeste la– guntzen diguna. Guk ere etxeko andre bezela pozik artuko genikek gazte ori. Ortaz izketan asten gera– nean, oso ona dek Josetxorentzat. Etziok alderdi txa– rrik arkitzen. Maite duen seiñale garbia dek ori. Bai– ña urrats ori emateko nagi. -Gurea etzebillek gordean. Etxetik ara joateko ordu ori etzaiok aztuko. Izketaldi luzeak eginta etorri gaiñera. -Len ere esan dit ezin berezirik ibiltzen dala. -Arritzekoa dek orixe: gurasoak nai, gazteak ere bai, eta ezin ezkondu. 196
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz