BCCCAP00000000000000000001790
koa, ordea, etzuen uts egingo. Ez bazan joaten, pen– tsa zezakean artzaiak gaixo zegoela edo eragozpen larriren bat zeukala. Billera egin zuten egun artan, bada, artzaiaren bizkar egun bapoa batata, bazetorren Joxe etxera, ne– katu ta aspertu samarra. Joanitaren aitari an sartzea tokatu. Non exeriko zan? Aulki utsak geiago ere bazeuden, baiña aitona– ren ondoa beretzat atsegiñena. Onek leku egin zio– nean, an exeri zan, bada, eta bazeukan etxeraiñoko laguna. Ango ta emengo mundu guzia konpondu zuten, baiña etxeko arazo ori ezin. Alperrikako berriketaz aspertu ziranean, bada, bi fameliren kezka zan nes– ka-mutillen ezin ezkonduaz asi ziran. -Zer moduz konpontzen zerate orain? -galdetu zion Joxeri auzoak. -Beti bezela, neketan. Mutil gazte eder bat ba– zeukagu soldaduskatik aske, langillea, bi beso indar– tsurekin. Baiña baserri baterako ez dek bakarra aski. Gure atarían aurrak jolasean ikusi arte, ez nauk lasai– tuko. -Arrazoi orrek etzeukak erantzunik, Joxe. Amai– ka baserritan gertatzen ari dana dek, eta zuena bat geiago. Golde-mordoska bat badik zuen baserriak. Mendi ta zelai ordeka ederrik ere bai. Or jo bearra zegok. Etxe barrurako beste bat ere palta, ordea. Anttoni bakarrik geratzen dek, eta erori xamarra ze– gok. Geronekoan, mezetatik etxerakoan itzegin nin berarekin, eta Joanita gora ta Joanita beera zerabil– kiken. -Ni oraindik or nonbait nabillek. Gaitz gaizto ar– tatik ondo atera niñun. Goiz ta illunabar, ukuilluko lanak billobak egiten zizkidak. Larunbatetan sui ka– zereñoak sekulako lanak egiten zizkiguk. Langille ona dek. Gizon ori gaizki epaitu genin. Baiña, ik 195
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz