BCCCAP00000000000000000001790
penik ikusten. Laguntza bai ugari. Mutilla oraindik gaztea da ta zerbait luzatu nai lukela dirudi. Zaarrak, berriz, aske utzi nai lioteke, berak nai duen garaia aukeratzen. Bazekiten, bada, biak elkar maite zutela. Alare, luzatzen zijoan. Eragozpen guziak garaituaga– tik, etzuten pausorik ematen aurrera. Azkeneko itza, berriz, gazteak eman bear zuten. Baiña beste neska batekin asiko dan beldurrik ez. Sarraski aurretik eta atzetik naiko pruebak eman ditu ura daukala oso-osorik bere biotzaren jabe. Agian, zerbait luzatzeko elkar adituak daude. Zaarrak, or– dea, lenbailen nai luteke. Ori konpondu nairik, bi billera egin ziran, bada; eta egun batean gaiñera. Baiña irugarrenak balioko zuen. Bat, neskaren aita eta mutillaren aitonarena, trenean, nazio arteko pake egilleak bezela, Amezke– tatik etxera bitartean. Bestea, ama eta amonarena, Joseren etxean. Bietako elkar-izketa gaia ori izan zan: bi gazteak ezkondu arazteko zer egin bear zu– ten. Joxek bazuen lagun maite bat artzaia, Amezketa– koa. Aren auzoan zeukan borda artzaiak. Jakiña, ne– gu-partean ara ekartzen zuen artaldea, eta Joxeren soroetan ibiltzen zituen ardiak. Zerbait ordainduko ziola? Gaztaren batzuk bederenik baliteke. Baiña di– rurik ez, beiñepein, Joxek etzion artuko ta. Neguko igande ta jaietan maiz bilduko zan auzo– ko kantina txiki batean; eta, biak elkarrenganatu ez– kero, bertsorik etzan faltako. Ez baziran punta-punta– koak ere, bazuten bertsolari kutsutik zerbait. Izatea nai beiñepein. Espiriturik, santua ez bazan ere, etzi– tzaien palta. Urtero artzaiak erriko jaietan deituko zuen Joxe San Bartolometan. Egun ortan baidira Amezketako jaiak. Aitona leku askotara deitzen zuten, baiña gu– txitara joaten zan. Izan ere, berak aldegin ezkero, amona bakarrik geratzen baizan. San Bartolometa- 194
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz