BCCCAP00000000000000000001790
IRU BILLERA Eragozpen guziak garaituta, oraindik arazo ori aurrera zijoan. Denak batera zetozen, zaarrak eta gazteak. Alare, nagi. Joanitaren gurasoak pozik sartuko luteke alaba auzoko baserrira etxeko andre bezela, bi auzoak el– karrengana geiago urbiltzeko. Bi sendiak beti izan ziran elkar maiteak. Laguntza ere bai; atzetik giza indar aundia zeukaten. Sarraski gaizto orren ondoren neska beste batekin asi baiño len. Bestekoak ere pozik artuko luteke. Aspaldian arek laguntzen die. Oso ezagun eta maitea dute. Bear gorrian arkitzen dira gaiñera. Amona, ainbeste lan egiña, arrastaka dabil. Xaartu oraintxe, egundo bada; ta ordeko baten bearrean dago. Joanitari, berriz, txoria oso atsegin zaio. Kabia zer esanik ez. Sortetxean lekurik ez dauka. Mutillak ez dio, ordea, kasorik egiten. Bera aurreratzea, be– rriz, lotsatu egiten da. Josetxoren begiak ere, dirudienez, ez dute beste– rik ikusten. Aiton-amonak zirika ari zaizkio. Bera, berriz, lotsatia izaki. Egunak, asteak eta illebeteak joanta, beti bezela dago arazo ori. Txirrikitu guzietatik begiratuagatik, ez da eragoz- 193
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz