BCCCAP00000000000000000001790
metrora bere burua il du. Bertatik bertara dena ikusi det. -Gizarajoa! Bere burua iltzeraiño ere erotu al da? -Orixe gizarajoa! Baiña karrikotxean zer gertatu dan ez dakit: bat edo biak il dituen. Ni presaka etxe– ra etorri naiz; ta ori, amona, zuk ikasi bearko dezu. Kotxea, beiñepein, ni onuntzean, oraindik lengo le– kuan zegoen, epaillearen baimenaren zai noski, etxe– ra ekartzeko. Alegiñak egin ditut, bada, iltzaillea arrapatzeko, baiña armatua zijoan eta ez naiz ausar– tu. Amabiak alde ortan joan zan amona, olakoetan oitura dan bezela, bisitatzera. -Ea, amona, berri onak ekartzen dizkiguzun -es– katu zion Josetxok. -Zer besterik nai nikek nik? Amona joan zan, bada. Dolumiñak eskeiñiz gai– ñera gertatuaren berri ikasi. Ordurako karrikotxea ekarria zeukaten. Maindire batekin estalia, gelako mai baten gaiñean, garbitu ta jantzia, gurutze bat bi eskuen artean eta lau kandelen erdian, il-kaxa noiz ekarriko. Pelipe iltzaillearen anaiak egingo zuen lan ori. Ur bedeinkatu ontzitxo bat ere bazeukaten, ere– ñotz-arbasta bat barruan zeukala. Arekin zipriztindu zuen gorputza. Ondoren aita gure bat errezatu ta me– za-dirua emanez etorri zan, arratsaldean aiton-amo– nak joango zirala ta. Peliperen berri etzekiten. Amo– nak kontatu zien zer gertatu zan. Ango bere egitekoak bukatu zituenean, txuxe– nean etxera etorri zan, bazkaltzeko ordua zalako. Baiña arratsaldean berriz aiton-amonak joatekotan. Urrutira ikusi zuen aitonak, eta illobari ala esan zion: -Emen dek amona. -Laster datar. -Bazkal ardua dek eta. Laster jakingo diagu. 188
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz