BCCCAP00000000000000000001790
-Orain garbi jakingo degu bee alde ortan zer ger– tatu dan. -Guri kontatu digutena egia bada, ez da onen la– na. -Bestela etzioten etortzen utziko. Aitonak laster agertu zion beren naigabea edo eduki zuten estuasuna. -Barkatu esan gabe joana. Oneraiño ere iritxi da orduan or beeko sarraskiaren berri gaiztoa -Jose– txok. -Ori, bada: orregatik gure ezin egona. -Laster zabaltzen dira kontuak; eta, jakiña, atze- koz aurrera. -Xanti igo dek goiko beren sorora, eta ekarri ziz– kiguk berririk gaiztoenetako batzuk. Ez dakiela zen– bat eta nortzuk diran illak. Baiña mutillak bidera ate– ra ta il duela neska. Auzoak izan bear zutela. Baiña beren izenik eman gabe. Ori kontatu ziguk eta gu larri geratu gaituk. «Ea Josetxok olakoren bat egin duen, neskarekin asarretuta?» galdetu zion arek An– ttoniri, zer atera erazi noski. «Arek ez du eskupeta– rik» erantzun zion onek. «Baiña norbaitek utzi ba– dio?». <<Ez det uste gure mutilla orrenbeste itxutu da– nik. Egia bada ere neska il dutela, beste norbaitek egingo zuen». Jakiña, urduri geundeken, olako mur– mur gaiztoak geienetan beren egi-muturra izaten di– tek eta. -Zoritxarrez, orain ere badute. -Eta zer gertatu dan badakik? -Joanita aitonarekin joan da sendagillearengana. Bakarrik izan bazan, goitik zerbait zainduko nuen. Baiña nik ez det pentsatu ere aitonarekin dijoala era– soko zionik. Erotua egongo zan noski. Ni etxe aldera nentorren eta iru tiro entzun ditut. Lasterka atera naiz kaskora. Pelipe ikusi det, eskupeta eskuan, alda– pak gora, eta ari jarraitu diot. Etxetik berrogei bat 187
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz