BCCCAP00000000000000000001790
jarri baiño len, denen aurrean kendu zion beretzako. Bai an zeudenetan murmur ederra sortu ere. Illa angarilletan jarri zuten, ta maindire batekin estali. Bidean erori etzedin, atzetik eta aurretik anga– rillari lotu, ta tiroz ildako txakur bat bezela eraman. Illerriak bazeukan onetsi gabeko leku bat, orrela iltzen ziranak eortzeko; eta an sartu zuten, ez gurutze ta ezeren kristau ezaugarririk gabe. Agian bakarren batzuek ixilka mezak aterako zizkioten, eta kito. Oraindik etzait ikuskari triste ori aztu. Bizi nai– zen arte ere ez det uste. Eskerrak orduan eman nuen urratsari. Emen ere buruauste ta naigabe ta ezbearrak izan ditugu. Baiña zaartuta ere zorionekoa naiz, munduan gizon bat izan liteken aiñean. 185
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz