BCCCAP00000000000000000001790

-Bera zan ura deabrua azken alde ontan. Alare, gu biok ondo konpontzen giñan. -Izen ona erantsi ziok gure fameliari. -Zuk zer erru daukazu, ogei ta zortzi urteko se- me batek ori egiña? -Baiña ni astinduko niotek. Atzera-aurrerakada– ren batzuk egin bearko dizkit. -Bai. Ala izango da ori ere. Neskaren etxean zer– bait esango dute, zu ango baten ama izaki ta. -Neska txar batengatik ere orrenbeste itxutzea ere... -Nik adiskide ona nuen au, eta amaika aldiz aol– ku ori eman nion. Baiña alperrik dena. Munduan besterik ez balitz bezela itxutu zan, ta kito. -Ez ditek lur onetsian eortziko. Agian illetarik ere etziotek egingo. -Ez det uste. Burua argi zeukan orrek. Beeko la– nak bukatzean, aurki emen dituzu zure semearen bi– lla. -Datozela ta eraman dezatela. Lenbailen aztu de– dilla. Epailleak bereala egin zituen bere lanak. Garbi asko zegoen gertatua. Gorputz illak ezin zitezken ar– tara eduki, eta jasotzeko agindua eman zuen. Baiña bikarioaren berri ere jakin bear zuten. Onek, aringarririk bazan ondo aztertu arte lur onetsian ez eortzeko agindu zuen. Illetarik ere etzi– tzaiola egingo. Orí zan Elizak orduan agintzen zue– na. Josetxo Peliperen amarekin izketan ari zala, eto– rri ziran illaren anaia eta bere lagun batzuk, jasotze– ko epaillearen agindua berekin zekartela. Angarillak ekarri zituzten. Anaiak an azaldu zigun bere anaiari zion maita– suna. Illak gerriko on bat zeraman eta, angarilletan 184

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz