BCCCAP00000000000000000001790

Garbi-garbi entzun dizkit mundu ontako bere azke– neko tiroak. -Oraindik sagar azpian daukate, ilda geratu dan bezelaxe. Nai badezu beiñepein, nik lagunduko di– zut. -Ez, ez. Olako ikuskariak etzaizkidak atsegin. -Naigabean laguntzen dizut, bada, Manuela. -Eskerrik asko. Baiña zer egin ote diote nere se- meari ortaraiño erotzeko? -Ama izan ta etzenion nola zebillen igertzen? -Guk zer zekiagu semeen berri? Ni bezelako zaartu batek gaiñera. Iñor etzetorrek onera, eta etxe– tik ez gaituk ateratzen. Zerbait banekiken neskarekin gaizki zebillela. Baiña munduan amaika ibili dituk orrela. -Nik entzun detanez, aspaldi ontan katua ta txa– kurra bezela zebiltzan. Nik laguna nuen seme ori, eta bere biotzeko ezkutu asko kontatzen zizkidan. Neska iges eta mutilla jarraika. Bati baiño geiagori kargu artua izan bear du, neskarekin tratu pixar bat zutela– ko. -Baiña bere burua iltzeraiño? -Oraindik ez da orrekin bukatzen. Aurretik bes- teren bat edo bi eramanda, ordea, noski zoritxarrez. -Norbait il ta iges etorri dek orduan? -Seguru ez dakit: bat edo bi. -Jesus maitea! Ikaragarria dek ori! -Joanita zure erraiñaren aizpa karrikotxean aito- narekin zetorren, esan didatenez. Iru tiro entzun di– tut. Ez dakit bakarra dan edo bi il dituenak. Neska iltzera joan ornen da. Ura ilko zuen noski, baiña ez dakit seguru. Amari ondoeza egin zitzaion; eta, bere onera eto– rri zanean, ala zion: -Deabruak artua al zegoken, bada? 183

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz