BCCCAP00000000000000000001790

tu, gaur ni ez nengoken orrela» esan nai balida beze– la. «Bai. Gorputz ustel ori emen daukak. Eta ani– ma? Emengo naigabeak ezin eraman baitun, zer ar– kitu ote dek bestean?» -nion nerekiko-. Udaberrian txoria baiño alaiago, Altzako plazan elkarrekin ain– beste pilota-saio egiñak, gure baserriko mendiak ederki aztarrikatuak, nork pentsatu bear zin, gurekin mendi aietan ibiltzen zan aietako batek, txoratu ta ire sasoirik onenean ere bizia ortara bukatu bear ua– nik?». Otoitz egin zuen beraren alde. Negar ere bai nos– ki. «Ain arin zakar ebakitzera joaten intzana, non ote ago orain?». Gorputz illaren aurrean zin egin zuen: «Munduko bizitza motz kaskar au olakoa bada, bego nai duena– rentzat. Ni ez nauk bide ortatik joango». Eta praille sartu zan. Bereala joan nai zuen, baiña azkeneko gu– da odoltsu arek urte batzuk atzeratu arazi zizkion. Euskalerriko konbentu txiki batean bizi da oraindik. Xaartu samarra badago ere, oraindik liburu kaxkar au idazteko aiña bada, eta urrats ori emana ez ornen zaio egundaiño damutu. Illaren gorputza ukuitu gabe utzita, amarengana joan zan txuxenean. Ama gaixoa bakar-bakarrik ar– kitu zuen, negar egitez aspertua, noiz edo noiz nor– bait etorriko zitzaion itxaropenetan. Korderik gabe zegoela zirudien. Ama-semeak bakarrik bizi ziran. Gazteena, baiña ura zeukan etxerako. Urteak ziran alargundu zala. Aurrera begiratuz, etorkizun kaskarra ikusten zuen. -Jainkoak egun on, Manuela. -Baita iri ere, neretzat ez dek ala baiña. -Ikasiko zenduen noski? -Bai, motell. Bai azkeneko bere larriak ikusi ere. Txutik eziñik, ler egiña, odoletan igo dek gelara. An– dik kartutxoak artuko zizkin noski, lasterka joanta. 182

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz