BCCCAP00000000000000000001790
PELIPEREN LAGUNA «Ez bagera geiago elkar ikusten ere... » esanaz, eta arek luzatzen zizkion zakuak artuz agurtu zuen gazte arek -lerro auek idazten ari dan onek-, bereala ikasi zuen gertatuaren berri; eta gorputza jaso baiño len ikusi nai zuen azkeneko aldiz, illa bederenik. Lasterka joan zan, eta Josetxok utzi bezela arkitu zuen. Oraindik etzan zabaldu bere burua i1 zuenaren berririk. Bere anaiak billa zebiltzan. Baiña beeko ka– rroxan zer gertatu zan, bai. Fameli arekin etzeukan, ordea, gazteak zer ikusirik. Alako artu-emanik ere ez, eta etzan aiek bisitatzera joan. Oraindik eskupeta zutik zegoen. Bera, luze ain– bat zabal. Arpegi erdia, eskubi aldetik, tiroak saga– rrera eramana. An ari ziran txoriak, sagarrean eran– tsita zeuzkan muiña ta aragi-zipriztiñak biltzen. Oi– llarra, berriz, bere oillo-saillarekin hatera, illaren on– doan izutu samarra, zer izan ziteken ura ikusi nairik, lepa luzeka kookskook egiñaz, arritua begira. Oillo– ren baten mokoa iritxi zitzaion arpegira, ango aragi– -puskaren bat jateko asmoan. Ezkerreko begia zabal-zabalik zeukan. Baziru– dien arekin begiratzen ziola, «Ire aolkuak bete bani- 181
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz