BCCCAP00000000000000000001790
karrasiak ozenki entzuten ziran, Josetxori malkoak ixuri arazteraiño. Onek, ordea, dena ikusi zuen, an– dik ogei ta amar bat metrora egiña zegoen helar me– ta baten atzetik: bere larria, bere burua iltzeko mol– daketak... Baiña ezer egiterik ez, bestea armatua ze– goen ta. Ama gaixoaren oiuak baratzatik ederki entzuten zirala, presaka bete zuen eskupeta. Lur biguña ze– goen eta indarrean sartu zuen lokatzetan kulata, su– tzerakoan baztertu etzedin. Okotz azpian jarri zituen bere kañoiak; eta, esku batekin gogor eutsirik, esku– biko beatzekin sutu zuen. Egundoko zanpetakoa en– tzungo zuten urrundik ere. Gure Pelipe tiro aren indarrak aidatu zuen, lurrari kentzeraiño. la metro bat atzerago erori zan zerraldo illa. Txapela, berriz, sagarretik zintzilik geratu zi– tzaion. Zanpetakoaren bultzadak eramanak, muin ta aragi zipristiñak sagarraren abarretan erantsiak. Tiroaren otsa zabaldu zanean, leioan zegoen amak karrasi bizi bat egin zuen, eta ixildu zan, on– doeza eginda noski. Pelipek bukatu zuen mundu ontako inpernua, beldurgarriagora joateko. Benetako otzikara sartu zion Josetxori. Etzuen uste bera ainbeste maiteminduko zanik. Urbildu zan bertara, obeto ikustera. Tiroaren indarrak atzeka bo– tata, luze ainbat zabal zegoen Pelipe. Eskubi aldetik, buruaren erdia eramana. Bizirik balego bezela, zaba– lik ezkerreko begia. Josetxori urrikal malkoak zeriz– kion. -Au dek gizonaren errematea! Alare, bada ez bada, aita gure bat errezatu zuen bere alde, Jainkoak betiko atsedena eman zezaion. Nork zekien azkeneko unean, ondo il baiño lenago, ez ote zan damutu eta Jainkoak barkatu? Ukuitu ere gabe, zegoen bezela utzita, aldegin zuen andik. 179 --1 1
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz