BCCCAP00000000000000000001790

gorra zan mutilla: masailla erdi eramana, belarri ta guzi; odol ustutzen; alare, aurrera gizona. Baldartua, daldaraka, ler egiña, noizbait iritxi zan baserrira. Ba– zekien, ordea, atarian zai edukiko zuela etsaia, eta ukuillura sartu zan. Etxe aurrean etzala azaltzen-ta, lasterka batean etxe atzera joan ta atetik ukuillura sartzen ikusi zuen Josetxok. -Ai, urdea! Ez didak adarra gaizki jo. Nere neke ta lasterkak alperrik izan dituk. Ez nekiken nik emengo berri. Baserriko ukuillu askotan aurretik eta atzetik di– tuzte ateak, eta atzekotik ateratzen dituzte ximaurrak, an jasotako estalpetxo batera. Arek ere ala zeukan, eta Josetxok usteko zuen besteak bezelakoa zala ura. Andik iges egin zion, bada, eskuetan zeukan etsaiak. Orduan, bada ez bada, Josetxo ezkutatu egin zan. Pelipek, etxe barruan, amarekin topo egin zuen. -Motell, zer dek ik? Odoletan atar -esan zion amak. Bestea zauritutako artza baiño amorratuago zeto– rren; eta, bultzada bat emanaz, «Alde nere enbarazu– tik!», eta txuxenean gelara sartu zan. An zeukan pal– ta zuena. Erteeran ateari egundoko zanpetakoa eman ta bi saltotan jetxi zuen sukaldeko zurubia. -Nere semea erotu edo lan gaiztoren bat egin dik. Andik txuxenean, etxetik berrogei ta amar metro– ra zeukaten sagasti batera joan zan. Amak igerri zion zertara zijoan eta, bere onetatik aterea, oiuka ari zi– tzaion leiotik: -Baiña, Pelipe! Etzak olako astakeririk egin! Atar etxera! Ez alperrik! Arek olakorik etzuen entzuten. Bu– ruan beste pentsamenturik etzerabilkien: iñork arra– patu baiño lenago bere burua il. Gero gerokoak. Amak etzeukan sagasti ura bistan. Alare, aren 178

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz