BCCCAP00000000000000000001790

tiroa. Zer egin orduan? Bere eskupeta artu ta an ziak aldapak gora, beste kartutxo baten billa. Josetxo, ordea, oraindik etxera iritxi gabea; ta, iru tiro oiek entzun zituenean, okerrena pentsatu zuen. «Urdea aleena! Beldur genduena egin dik!» oiu egin zuen berekiko. Eta zer gertatzen zan jakiteko, kaxkora erten zan. Andik bee alde guzia bistan bai– zeukan. Baita somatu ere eskupeta eskuan nola zi– joan Felipe aldapak gora. Karroxa, berriz, geratua zegoen, eta ordurako inguruan bazebillen jendea. «Or etzeukat nik zer egiñik», -eta gain-beera eraso zion lasterka, aldapak gora ezin zuenari bidea ixteko asmoan. Askoz bide luzeagoa zeukan goikoak. Besteak ondotxoz motxagoa; baiña pattar pikea, kilometroren bat inguru, benetan latza eta euri asko egiña. Pelipek, bere larrian, ikusi zuen Josetxo bere an– ka luze aiekin aidean gain-beera. Bera, berriz, zauri– tua, bide guzian odol jario, irristaka, erori eta zutitu, ler egiña, ezin zuen geiago. «Zergatik ez ote ditut nik bi edo iru kartutxo geiago ekarri?», pentsatuko zuen berekiko. «Onen eskuetan erortzen banaiz, errukarria ni». Noiznai erori ta lau gaiñean asten zan. Ortarako eskupetak enbarazu egiten zion, berriz. Ixtillua zeu– kan: nai ta ezin. Maiz begiratzen zion etsaiari, eta baserritik bera bezin alde ikusten zuen. Noizbait aldapa gaizto ura igaro zuen. Metro gutxi zeukan andik etxera. Baiña ordurako Josetxo atarían. «Ai ! Eskupeta betea baneuka, ire arrokeriak las– ter moztuko nizkikek, bai, betiko». Josetxok aurrea artu zion. Bere eskuetan zeukan, bada, etsaia. Ezin ausartu, ordea. Eskupeta utsak biak beldurtzen ornen ditu: daramana eta datorrena. Ordu erdiren bat, gaiztoenetakoa, ikusi zuen. Go- 177

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz