BCCCAP00000000000000000001790

ten. Iltzailleak, bada, bere erabakiak betetzezkeroz, presaka zeukan ibili bearra. Kirio guziak aidatuak zerabilzkien, bada. -Epea iritxi den -esan zion neskari, gorputz gu– ziak daldal egiten ziola. -Zer epe ta epaiondo? Ez al degu agurrik ere merezi? -oiu egin zion aitonak. -Nik onekin ditut kontuak, ez zurekin! -erantzun zion Pelipek amorruz, bere begietatik sua zeriola. -Nik, berriz, irekin! Aizak: ken zak eskupeta ori neskaren paretik ! Pelipe, ordea, berean zegoen. -Ez al didan erantzun bear? Joanita gaixoak, ia bere onetatik aterea, negarrari eman zion -etzan gutxiagotarako-, eskubide guzien aurka, bere adiñik onenean, basati baten armapean erori bearko zuela-ta. Alare onela esan zion: -Zeri erantzun bear diot, Pelipe? -Baietzean edo ezetzean agon. -Ni, beti bezela, ezetzean. Orduan, bat-batean, Pelipe sutzeko asmoan asi zanean, aitona zutitu zan eta billobari eskuan zera– mazkien edeak eta latigoa kendu zizkion. -Pasa adin nere ezkerrera! -esan zion, orrela be– re gorputzarekin bere billobarena tapatzen zuela. Karroxari galga kendu zion eta, zaldiari zartako bat edo bi emanaz, au jauzi batean laukoan abiatu zan. Ia-ian egon zan etzuela ero gaiztoa zaldiak an– kapean arrapatu. Sekulako zartakoa eman zion lati– goarekin mutillari, arpegian musuan buelta osoa emateraiño. Begi bat ere arrapatu zion noski. Ero gaiztoak ustegabeko indarra ta eragozpenak arkitu zituen karroxan. Aitona etzegoen atzera egite– kotan. Nola edo ala iges egin zion lenengo erasoari. 173

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz