BCCCAP00000000000000000001790
-Nik abisoa eman dizut, aitona. -Ondo egin den. Ori, billoba, sinistu banuen ere, lagunduko niñan. Ez intzanen bakarrik geratuko. -Ori zuzen guregana dator. -Bai. Ikusten diñat. Amorratua gaiñera. -Jetxi zaite, aitona. Neregatik jarri bear al dezu arraixkuan zere burua? Orren egitekoak nerekin dira. -Ai, Joanita! Ez dakin zenbat maite auten. Nere zakarkeri guziak pazientzian eraman ditun orain arte, eta beti laguntzeko prest. Nere biziak oraintxe gutxi balio din. Minbiziak josia zeukanat gorputza. Egun batetik bestera, edozein lekutan, uste gabean erortze– ko moduan nabillen. Agian, i emen galduko baintza– ken, ire aldamenean illa geratuko niñuken ni ere. Nik bete diñat mundu ontan nere eginkizuna. Orain den zuen garaia. Ez niken lotsagabekeri txikia egin– go, i emen bakarrik utzi ta aldegingo banu. Gaztea banintz ere, arraixkatuko niken iregatik nere bizia. Aitona ixilik geratu zan, larritasun artan zer egin ezin pentsaturik. Jetxi, beiñepein, ezta pentsatu ere. Bere ibillera baldarrean, amorratua, lurrera begi– ra, bere baitara bildua, neska ta bere burua galtzeko erabakia artuta, karroxaren ondora, ia jotzeraiño, neskaren aldetik urbildu zitzaien Pelipe -arek zeuz– kan zaldiaren edeak-, bere eskupeta Joanitari bula– rretara zuzenduz. -Zer deabru egiten dek ik emen? -eraso zion ai– tonak. Ero gaiztoak etzion begiratu ere. Illebete aietan burutik joan etzitzaizkion oldozpenak zerabilzkien buruan. Alare, antz ematen erreza zan, aitona Joani– tarekin etorriak etziola atsegin aundirik eman. Ez baizuen lekukorik nai. Ordurako, gaiñera, inguruko baratzetan nekazariak lanean asiak ziran. Askok, bei– ñepein, bazekiten aspaldi artan neska-mutillak etze– biltzala ondo, eta ero gaizto ura eskupetarekin karro– xaren ondoan •ikusi zuteneko, txarrena pentsatu zu- 172
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz