BCCCAP00000000000000000001790
egin zituen. Otoitzean ari zala zirudien, eta etzuen itzik atera. Aren ordaiñak aitonak esan zituen. -Agur ta buelta arte, Jainkoak nai badu -muti– llak. -Ori dek itzegitea. Dena aren esku zegok. Ez gaurko gizaldi berri onek bezela, «egun on, gabon, kaixo». Askotan okerragoa. Birao edo beste zikinke– riren bat. Ez ditek gazte auek gure leziorik ikasi. Josetxoren itzegiteko moduak beste esan nai be– rezi bat zeraman. Aitonak etzion ulertu. Baiña on– doan larritua zijoanak bai. Neska bakarrik izan bazan, karrikotxea ezkutatu arte lagunduko zion aldamenetik. Baiña aitona karro– xan zeraman. Aren aurrean etzuen uste ezertan ere asiko zanik, zearo erotua ez bazetorren. Aiek aldapa beera joan ziran. Mutilla, berriz, etxera. Erdi bidera baiño len ikusi zuen Joanitak Pelipe. Bai aitonak ere. -Ikusten al den ura? -galdetu zion billobari. -Eskupetarekin datar gaiñera. Esan dizut, bada, nik. -Alua aleena! Txuxen-txuxen onera zetorren. -Larunbatean gaur arteko epea eman zidan. Bal- din ezezkoa ematen banion, karroxan ilko niñula. -Eta zer esan bear dion? -Barkatu, aitona. Nik, ezezkoa. Il naiago det, galtzera datorren batekin ezkondu baiño. Eta obe zenduke, bakarrik utziko baniñuzu. -Nere kastako umea aunagu, Joanita. Ori den le– nengo: ire askatasuna, Jainkoak egin gaitun bezela– koak. Nik ere berdin esaten diñat: naiago detala il, i bakarrik utzi baiño. Ez den aitona ezagutzen. Emen– dik jetxiko nintzake bere bidera ateratzeko. Ori, or– dea, etzaigun komeni. Ni urbildu baiño len botako nioken. Ondoren, berriz, i. Karrikotxean babestuko gaitun. Baiña bietan bat eroriko den. 171
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz