BCCCAP00000000000000000001790

Aitona oso gaixo zegoen. Baiña, aringarriren bat artuta-edo, berritxu xamarra zetorren. -Auzoan bizi gaituk eta ez iñudan ezagutzen. -Ez da arritzekoa. Nik ere etziñudan ezagutzen zu, ia bi urte emen daramazkidan arren. Beti lanpean bizi gera, ta etxeari lotuak. -Mutil bikaiña ago. Edozeiñen ametsak betetze– ko modukoa. Nere aldameneko lore au bezelakoa bear uke etxean. -Eskerrik asko. Itz gozoak zaizkit oiek. Zure al– damenekoak badauka, ordea, berea. Len triste bazetorren, itz aiek entzunda tristeago jarri zan, beldurrak aidean zijoan ta. -Etzekit. Gaur eskupetarekin bidera ateratzekoa duela esan zidak. -Egia al da ori, Joanita? -galdetu zion urduri mutillak. Neskak burua makurtu zuen eta ixilik geratu zan. -Bai, umekeriak. Izutu egin nai bere andregaia -zion aitonak. -Kontuz orrekin, aitona. Pelipe ume petrala da gero. Sinistuko banu, zalantzarik gabe lagunduko nioke Joanitari. Alare, eme orrekin. -Nor dezute mutil ori? -Garagartza baserrikoa. -Moztaka anka txabal bat? -Uraxe bera. -Uzteko obea dek ura, artzeko baiño. Ire ondoan motxa den. Zaarra gaiñera. Bikote kaskarra egingo dezute. Aita-alaben itxura obea daukazute. Txurrute– roa den gaiñera. Ura dabillen lekuan ez den okasio– rik palta. Arek alako lau balio den ik, Joanita. Bitartean trasteak sartu zituzten. Baita neskari begiratu larri bat egin ere. Arek, ordea, begiak jetxi 170

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz