BCCCAP00000000000000000001790
Bueltarakoan etzuten ortaz itzegin, oroitze utsak biotza tristetzen zien ta. Baiña mutillak obeto zaitzea erabaki zuen. Pelipe ta Joanitaren artean Bretxan gertatuaren berri txeetasun guziekin eman baizion Antoniok. Karroxari jarraituko zion, zearretik baiño urrutixeagotik. Alare, Josetxok etzuen sinisten Pelipek ori egin– go zuenik. Izutzeagatik ari zala. Etzuen bestela baka– rrik utziko. Baiña neska sinistuta ta etsia zegoen. Astelenean ere, zaitzeko asmoak artu zituen. Bai– ña ustegabeko laguntzarekin azaldu zan neska. Ori jakin zuenean, negar egin zuen Joanitak, aitonaren bizia arraixkuan ikusten baizuen. Aitonak, arrats kaskarra igaro zuela ta sendagi– llearengana joateko asmoan lagunduko ziola illobari erriraiño beerakoan. Baita gorakoan ere. Al bazuen beiñepein, elkarrekin etorriko zirala. Aitona xaarra zan. Zauli xamarra oraindik bere urteetarako, eta gizon aundia. Aoko miña zeukala edo. Baiña urteak ziran poliki-poliki minbiziak jaten ari zuela. Berak ere bazekien orí. Peliperen zemaien berri billobak eman zion aito– nari; eta obe zuela, orduan beiñepein, etxean geratu. -Ori sinisteko, mundualdi aundia pasa din aito– nak. Bideko elkar-izketa gozo oiek moztuko ote diz– kiten beldurra noski. -Ez, aitona. Egia da. Gaur bukatzen zait emanda– ko epea. -Utzien txatxukeri oiei eta goazeman. Une bate– tik bestera illa erortzeko arraixkuan bizi naun, eta bi– lloba gazte batengatik bizia ematea ez al den aintza..: garrí mundurako eta zerurako ere? Goazeman lasai. Biak batera etorri ziran, bada, Josetxo zai zeuka– ten lekura, eta oni lasaitasun pixar bat eman zion. Oraindik aitonaren atzaparrak indar aundia zeukaten. Arekin zijoala, zaarraren errespetoz ere ez al zion erasoko. 169
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz