BCCCAP00000000000000000001790
SARRASKIA Igandean, berriro Josetxok bere galderak egin zizkion. Baiña alperrik. -Utzidazu pakean. Gertatu bear duena laster eto– rriko da. -Baiña denbora joantako lantura ta negarrak ez digu balioko. -Ez daga emakume-paltarik, eta bat gutxiagore– kin ez du munduak asko galduko. -Pelipek ez du, bada, orrela pentsatzen. Ezta bes– teak ere. Aske-askea zera ortarako, Joanita. Alare, ez al zaizu iruditzen agian besteren batzuei negar egin araziko diezula? -Bai, Josetxo. Ori badakit. Eta biotza neronek ez ote daukat ala? Naiago det nere burua galdu, beste– ren batek neregatik galtzea baiño. Arek aurrean jar– tzen zaionari erasoko dio, bere aita jartzen bazaio ere. Mutilla ixildu egin zan. Etzuen egunero neska negarrez ikusi nai. Biak elkar agurtuta, Joanitak al– dapak beera joan zan. Baiña Josetxok goiko kaskotik zaintzen zuen deabru ura, iñon azaltzen ote zan. Ka– rrikotxe geiago ere bazijoazen. Inguratu zuten eta etxera etorri zan mutilla. 168
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz