BCCCAP00000000000000000001790
bear bezela ezin kontatua. Ero gaiztoari sinistu egin zion noski. Egia atera arazteko beldurrak, negarrari ematen zion, Josetxo galdezka asten zitzaionean. Be– re igesbidea malkoak ziran. Bestela, dena kontatuko zion. Bai-baizekien egia jakitera mutillak bizia ere arraixkatuko zuela beragatik. Baiña armatua ta amo– rratua datorren baten aurrean iñor ez dabil seguru. Kontzientziak, berriz, etzion agintzen beragatik beste bat armaren puntan jartzea. Etxean ere zerbait hazuela antz eman zioten. An ere, ordea, etzuen egia aitortu. Bera bakarrik joango zan, bada, arraixkuaren aurrera. Bada ez bada, igande goizean aitortu eta Jauna artu zuen. Berarentzat illeroko lana, eta agian azke– nekoa, elizakoak balira bezela. Biotza garbi eduki– tzeak etzion kalterik egingo. Zetorrena zetorrela, de– na Jainkoaren esku utzi zuen. Ertzaiñak jakiñaren gaiñean jartzeko ere ibili zan. Baiña zer aurreratuko zuen orrekin? Egun ba– tzuetarako baziteken espetxeratzea. Joan-etorrian la– gundu ere bai. Eta gero? Ezkutatu egin bearko zuen, eta beretzat okerrago. Sinistuko al zioten gaiñera? Ez baizeukan lekukorik. Josetxo edo anaietakoren bati esan ere bai. Baiña benetako arraixkua aientzat. Bere burua iltzeko dabillenari, zer ajola bear dio bat edo bestea il? Etzion, bada, iñori ezer esango. Arkume bat be– zela, bera joango zan etsaiaren aurrera, jakiñaren gaiñean. 167
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz