BCCCAP00000000000000000001790

-Eroak ez du erotu bearrik, beti izan da olakoa ta. Agur, bada, Josetxo eta Joanita. Presaka bainaiz. Baiña eme ibili. -Plazara joan al zaizu? -la egunero an det. -Ama bakarrarekin bizi da ta. -Egia. Baiña orren buruan ni besterik ez da bizi. -Antoniok orko gora-beera guzia ikusiko zuen? -Dena. Plazara joan naizenerako ikusi det. Baita lasaitu ere. Au nere lagun maite baten senargaia da. Baiña indartsu ikaragarria. -Ez dezu esan bearrik. Ezagun du. -Etorri ta asi zait, bada, betiko kontuekin. Az- kenean nazkatu naiz ta ala esan diot: «Aldegin zazu nere aurretik deabru orrek. Arek baiño ere kontzien– tzi beltzagoa daukazu». Egundoko masaillekoa tira dit orduan, baiña ez nau arrapatu. Antoniok ikusi duenean, guregana urbildu da eta deabru zikin orrek aldegin du. Orduan onek, bidera atera litekela ta zu zauden lekuraiño lagundu dit. Orixe da guzia. -Eta ez dizu zemairik egin? -Asko jakin nai zenduke, Josetxo. Besterik egin al dit? -Barkatu. Puntan zaude noski. Ez det besteren biotzeko ezkuturik jakin nai izaten. Baiña beldurrak itz egin arazten dit orrela. Esan nizun eme ibiltzeko. Kezkaz hetea nago zuen eztabaida ori ez ote dan on– do bukatuko. Seguro baneki ortara dijoala, etxera joan ta lepoa biurtuko nioke. Joanitari malkoak asi zitzaizkion eta Josetxok etzion beste galderarik egin. Bere trasteak artu zituen eta abian ala esan zion: -Lasai zaite, agian zu beldurtzeagatik ariko da orrela ta. Biotzeraiño sartu zitzaion neskari, maitasunez eta lagundu nairik eskatzen zionari, gertatzen zaiona 166

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz