BCCCAP00000000000000000001790

Gero ta amorratuago, ortzak karraskaka, aldegin zuen andik mutillak. Joanita, berriz, kezkaz hetea, negarrez geratu zan. Orain bai; sinisten zion Peliperi. Erotua, burutik joana zegoen, neska aurretik eraman ta bere buruari azkena emateko asmoan. Josetxok arrazoi izango zuen: odolik ixuri gabe etzala auzi ori bukatuko. Eta nor eroriko? Lenengo bera beiñepein, neska alegia. Etzeukan babesik; eta, zebillen bezela, errezagoa oraindik. Bien tartean sartu zan mutillak Antonio zuen ize– na; eta, urrikalduz, ala esan zion neskari gutxi gora– -beera, bazekien gaizki zebiltzala ta: -Baiña zer dezute zuek biak? Len onda konpon- tzen ziñaten, bada. -Eskerrik asko, Antonio. Bestela, etzidan etxera ere joaten utziko. Itz gutxitan kontatu zion zerabilkien kalbarioa, eta etxera joateko beldurrak zegoela. -Artu bear dituzunak artu eta goazen. Berdin zuen etxe aurretik igaro bear det, eta Josetxo dagoen lekuraiño nik lagunduko dizut. Kontentu joan zan Joanita. Josetxo betiko lekuan arkitu zuen. Erruki ematen zion neskari, bere itxaro– penetan biziko zan ta. Ortaraiño etsia zegoen neska. Arritu zan Josetxo, au beste mutil gazte batekin zeto– rrela ikusi zuenean. -Egun on, Josetxo -agurtu zuen. -Baita zuei ere. Zer gertatu zaizue? -galdetu zien. -Ori Joanitak kontatuko dizu. Nik, bada ez bada, oneraiño lagundu diot, deabru baten atzaparretatik atera ta gero. -Peliperen deabrukeriak orduan? -Ori da. Eme ibili orrekin. -Erotu da orduan. 165

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz