BCCCAP00000000000000000001790
etzala arritzekoa ura: gizarajoa inpernu batean bizi izatea. Eta etzeukan egoera artatik ateratzeko gogo– rik. Il naiago zuen gizarajoak. Baiña bat aurretik era– manta. Gero Ondarretan ikusi nituen alako arpegiak eta begiratuak. Iltzera zeramazkitenak ziran oiek. Illebeteak izango ziran egiteko erabakia zeukala. Egunero ontzat artuko zuela gaiñera non ta nola, be– re txeetasun guziekin. Nola etzan, bada, gizarajoa amorratua eta erotua biziko? Eriotzak bakarrak, mundu ontarako beiñepein, moztuko zion bere Iarri– tasun ura. «Arek maite zuen neska besterik ez ote zegoen munduan?» nion nerekiko, ezin ulertuz gertatzen zi– tzaiona. Ni, oraindik munduan igaro ditudan urterik zo– riontsuenetan bizi nintzan. Esnatzeko adiña banuen, baiña iskanbil oietatik oraindik urrun. Igandean ez nuan mezetan ikusi. Donostira joana izango zan. 160
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz