BCCCAP00000000000000000001790
kit ezagutzen. Baiña orrela baabil, sega baiño zama aundiagoak badaramazkik irekin. Alare, gure naiga– be ta oiñaze guziak eriotzak mozten dizkik. Nora oa? -Zuek daukazutenaren atzeko arkaitz artera. Ea lanak aztu arazten dizkidan buruan egosten dauzka– dan asmo deabruzko auek. -Betiko aztu arazteko ere, bada, ez oa leku segu- rura. -Zergatik diok ori? -Ez al dituk entzuten or goiko tiro-ots oiek? Arek zakarra ebakiko zuen inguru xamarrean, su– tu ta sutu, soldaduak ari zíran ziruetara tiroka. Entre– natzeko egunak zítuzten, egoarterik geienak an iga– rotzen zituztela, eguraldí txar eta on. -Oíek urruti xamarreko tiroak dituk. -Ez, motell. Gurearen muga-mugan zegok leku orí. -Aizak: naiago nikek batek biotz-biotzean arra– patuko baniñu. -Etsí ta ortaraiño eroria al ago? -Bai. Baiña bat aurretik eramanta. Ez litekek bestela nere bízkar parra gaízkí egingo -esan zuen daldaraka-. Alare, obe arrapatuko baníñu. Bestela, orrek egingo lídakena, neronek egín bearko zíot nere buruarí. Orí esan ta arin-arin aldapak gora joan zan, nere galderari itxogin gabe, etxetik lau bat kilometrora zeukaten zakardi batera. Nik banekien -len ere esan det banekiela- nola zebillen. Baiña ezin ulertu nuen -oraindik gaztea izaki- neska batengatik nere lagunak zeraman kalba– rioa. «Bat aurretik eramanta», neska izango zan ori. Ondoren, bere burua il. Ortaraiño nastu zitzaion bere burua Pelipe gizarajoari. Urrengo eguna larunbata zan. Egun ortan, Katali- 158
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz