BCCCAP00000000000000000001790
ere berekin zeraman, eiztari amorratua zan ta. Uso pasako garaia, giroa ere alakoa. -Egun on. Goiz abil -agurtu nuen. -Baita iri ere, Salbador. Goiz nabillela diok? Etziot antzik ematen goiza edo arratsa noiz dan. Lo– rik ezin dit egin, eta norabait aldegin. -Parranda puskaren bat egingo uan ta... -Ez, motell. Pelipe etzegok parrandarako. Beste arantzak zeuzkat biotzean, eta ezin atera dizkit. -Orain, zakar ebakitzen, kenduko zaizkik. -Ea barrurago sartzen zaizkidan. Nik banekien -ainbeste aldiz aipatu al zizkidan, izan ere, bien gora-beerak- neskarekin asarretuta ze– billela. Baiña alako buruausteak emango zizkionik ezta pentsatu ere. Ura artaz ezin zan aztu, ordea. -Lan asko egiteko ez daramak lagun ona -esan nion eskupetarengatik. -Arma daramadalako al diok? -Bai. I ere, ni ezik, eiztaria izaki. -Uso-pasaran gaituk. Askotan aurreko aldera etortzen zaizkit. Ez badek eskupetarik ekartzen... Naiago nikek nik dakidan uso bat etorriko balitz. Arixe bai eskupetako bi tiroak pozik sutuko nizkio– kela. Alare, zakar ebakitzeko asmoan natorrek. Iges egin dit etxetik. Nere buruko pentsamentu auei ezin, ordea. -Etzegok lotarako edo atsedentzeko giro gozoa. Aize epel onekin, oatzean zaldaleak ugari ta lo gutxi. Baiña zakar ebakitzeko ere ez dek aproposa. -Nere eziñak etzetozek ortik. Datozen egunen batzuk, gaiztoenetakoak izango dituk neretzat. -Ondoezik al abil, bada? -Bai. Baiña ez dek miña oiñazezkoa, naigabez- koa baizik. Eriotzak bestek sendatuko ez didana. Ik ezin dek oraindik ulertu. Denborarekin balitekek. -Etzekit zer izan litezken olako gaitzak. Ez diz- 157
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz