BCCCAP00000000000000000001790

arte, nik erotzat jotzen nuen: neska txar batengatik, aukera edukita, aren amorruak zertatik zetozen. Arek ezin zuen bestetzaz itzegin. Gero, andik urteetara, begiak zabaldu zitzaizkidanean, antz eman nion etzi– tuela azkeneko illebete aiek goxo-goxoak pasa. Bai– ña orduan ere erotik puska bat hazuela arek. Bestela ezin zitekela ainbesteraiño itxutu. Arek zer egin erabakia zeukan. Alare, asko ibil– tzen zan batera ta bestera, garai batean lagun zitue– nekin, bere buruko oldozpenak aztu ta lagunak agur– tzen. Baiña etzien esango zergatik zebillen ala. Berea egin zuenean, aiek arrituta geratu ziran: etziela artaz itz erditxo bat ere kontatu. la egunero etortzen zan gure baserri aldera, nere anai ta nerekin itzegitera. Guk, arrituta, ala esaten genion: -Motell, ez aiz gaizki bizi. Ez al daukak lanik? -Nai duenak egin dezala. Ni ez nauk besterentzat ariko. -Baserria saldu al dek edo? -Denbora gutxi pasako dit or. -Mote11, olako baserririk. .. -Egun gutxi barru or geratuko dek nai duenaren- tzat. Gutxiena uste genduenean, daldaraka jarriko zan, eta onela esango zuen: -¡Santo Dios! Au }aster bukatuko dek! Onenbes– te iseka ez dit burutuko ! Joango nauk, baiña bestea aurretik bialita! Amorratua balego bezela aldegingo zuen andik. Gurekin izketan zerbait lasaitzen zan. Aztu egingo zan bere egoeraz. Baiña berriro bururatzean noski, ari begiratzeak errukia ematen zuen. Bere azken egun oietako batean topo egin nuen mutil orrekin gure baserri gaiñeko bidean, sega biz– karrean mendira zakar ebakitzera zijoala. Eskupeta 156

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz