BCCCAP00000000000000000001790
dauzka. Baserri onen atzetik dabil eta beti azpi-ja– nean ari zaio neskari, zirika nere aurka. Ezin zuen, bada, Pelipek, oker ori burutu. Gero ta gorroto aundiagoa ari zitzaion artzen. Iru urtean ala ibilita, bein neskak begiak zabaldu zituenean, el– karrekin itzik egin gabe, neska nora mutilla ara, bat espaloi batetik, bestea bestetik. Ezin bizitzeraiño eto– rria zegoen Pelipe. Alperrik zebillela jakin eta alare ezin utzi. Mutillak bere erruak izango zituen, geienak nos– ki; baiña bai neskak ere: ainbeste urtean itxaropentsu ibilita, bizimoduan sartzeko eskatu zionean, utzi. In– pernu berean, ekaitzaren mende, geratu zan mutilla. Pelipe ta Bordatxo adiskide egin giñan ezkero, iru bat urtean oso ondo konpondu giñan. Bere kezka guziak neri jaulkiko zizkidan. Baiña egun batetik bestera sekulako aldaketa egin zuen. Zakartu zan be– netan. Bere kasa izketan askotan somatzen nuen. -Zer gertatzen zaik? I, Pelipe, ez aiz leengoa -galdetu nion. -Ik ez dakik arazo auen berri -esanez, utzi ni- ñun. «Nolako arazoak ote <lira, bada, oiek?» nion ne– rekiko. Bein, ordea, bere onetatik aterea, ala esan zi– dan: -Neska txatxu orrek utzi egin nau. -Eta zer? Aukera ez daukak, bada? -I lo ago oraindik -erantzun zidan. Nik amasei bat urte banituen ordurako, eta eskar– menturik gabea aolku on batzuk emateko. Ala ere, arentzat <lena alperrik zan. Ura itxutua zegoen beze– la, mirari bat bear zan, aspaldian zer egin erabakia artua zeukan ta. Egunak ziran ura iltzen bizi zala. Emendik aurrera kontatuko detan guzia, bere as– takeria egin zuen arte, berarekin batean bizitua det nik. Ixtillurik gaiztoena, inpernua bera igaro zuen az– keneko amabostaldia. Baiña arek berea bukatu zuen 155
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz