BCCCAP00000000000000000001790
berriz, ori <lena koñadoari kontatzen zion. Onen beti– ko leloa: -Kontuz, Joanita, zer egiten dezun. Ura ogei ta sei urtez gora dijoa. Zuk oraindik amasei dituzu. Zu– re ondoan zaarra ta kaskarra da ura. Ez presaka ibili. Arek orain ezkondu nai badu, billa dezala beste bat bere modukoa. Ori dena ikusten zuen egia zala. Nolako parran– dak egiten zituen eta amari nolako tratua ematen zion ikasi zuenean, neskak arekin austeko asmoak artu zituen. Josetxo ezagutu zuenean, berriz, kito. Bere adiñeko mutil eder bat, baserri bikain baten ja– be, auzo-auzoan, ango aiton-amonak bereak balitu bezela maite zituen ta. Ixtillu gaiztoak zeuzkan, bada, Pelipek. Bere onetatik ateratzeko naikoak. Noiz edo noiz neskak baietza emango zion itxaropenetan zegoela ikasi zuen Josetxoren berri. Etxea burutik beera erori bazi– tzaion ere, etzan zapalduago geratuko, bere burua galtzeraiño. Lagundu bearrean, denak hatera guda egiten zioten. Baita bere anaiak ere. Anaiari ezer esatea etzan ausartzen, berriz, an– dregaia okerrago jarriko zitzaion beldurrak. Azke– nean, Josetxori eraso zion. Arek, ordea, ortan etzeu– kan kulparik. Ama ere zirika. Bakarrik, zaartua, etxean martxa– rik ikusten ez, berriz. -Zaude ixilik, ama. Naiko lanak badarabilzkit nere buruarekin, andregaiak ere iges egin dit eta. -Ez nauk batere arritzen. Iru urtean elkarrekin zabiltzate atzera-aurreraka jolasean, ezkontzeko as– morik gabe, eta arek etsi. Neskarentzat txarra izaten dek ori: zaartu arte arekin orrela ibili eta gero utzi. Norako geratzen dek orduan neska gaixoa? -Joanitak ez dauka orren beldurrik. Bikain askoa badauka billatua. Alare, errurik geienak nere anaiak 154
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz