BCCCAP00000000000000000001790

NAASPILLAK Zaarrena ezkondu zanean, bada, an zan, eztaieta– ra joana, bere anai Pelipe ere. Joanita berdin, ezkon– du zanaren aizpa gazteena. An azaldu zan mutilla ere, eta ala bear ta elkarren ondoan tokatu bazkari– tan. Pelipek ogei ta sei bat urte zituen. Joanitak, amasei bete gabeak. Ordutik egin ziran biak adiski– de. Mutillari begietatik sartu zitzaion, eta asi zuten beren biozkeria. Gero neskak arpegira bota ziona: ume bat zala bera, gizon batekin jolasean asi zanean. Iru urtean elkarrekin ibili ziran. Poliki-poliki, ordea, urteak igaro alean, berotu bearrean, neska oztutzen ari zitzaion, Josetxo ezagutu baiño askoz lenagotik gaiñera. Orregatik mutillak, Pelipek, zirikatzen zuen ezkontzera: -Zer egiten diñagu orrela atzera-aurreraka? Nai ta nai ez, baserrian neska gazte bat bear diñagu. Neskaren erantzuna betikoa zan: -Pauso ori eman baiño len, ondo pentsatuko det. Mutillak bazekien, zenbat eta geiago pentsatu, beren ezkontza atzeraka joango zala. Ez baizuen are– kin Joanitak bere etorkizuna ondo ikusten. Neskak, 153

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz