BCCCAP00000000000000000001790
Au erritan asi zan orduko, semeak eskuan zera– man pazi esnea bota zion amari burutik beera. -Urrengorako eskarmentua badakizu. Ez iñor kanpokorik deitu ukuilluko lanak egitera. Ni baka– rrik aski naiz ortarako. Gorputz guzitik esnea zeriola, ama gaixoa semea madarikatuz bere gelara joan zan jantziak aldatzera, onela ziola: -Au ere badegu! Au ere badegu! Joanitak ori dena ikasten zuen, bere koñado Peli– peren anaiak esanta. Len zerbait nai izan balio ere, azpi-jan orrekin oztutzen zijoan bere maitasuna. Orain ama orrela bazerabilkien, zer etzion egingo gero berari? Bi anaiak maltzurrak baziran ere, zaarrena bi– llauena noski. Baiña mingain legunekoa eta amare– kin askoz gozoagoa. Len esan degunez, beste guziak aldegin ta gaz– teena zegoen baserrirako aukeratua. Baiña ezkondu– tako anaiak ere irrika zuen etxe ori. Bestela, nora joan etzekien. Beste baserriren bat billatu bearko zuen. Ez baizeukan nekazari beste opiziorik. Eta be– ra ere etzan trapu zuzena. 152
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz